viernes, 19 de febrero de 2016

Kirolak bakarrik alderdi positiboak sustatzen ditu?



Kirolean bizitzako beste alderdietan bezala, alde positiboak zein negatiboak aurkitu ditzakegu. Izatez, kirolak ez du balorerik transmititzen, testuingurua da horren eragile nagusia. Askotan gurasoen presioa edo exijentzia maila altuak umeen ikuspuntua soilik emaitzara mugatzen dute. Beste kasu batzuetan, familiek haien seme-alabek gozatzen duten aintzat hartzen dute.

Bestetik, umeek ikuspuntu hori izateko beste eragile bat haiek jarritako presio altua da. Hau da, bilatzen dituzten helburu lorrezinetara ailegatzea oso zaila izaten da eta horren ondorioz, frustrazioa sortzen da, mugak onartzen ez dituztelako. Balioen transmisioa oso garrantzitsua da.

Gorputz Hezkuntzako saioak astean zehar bi ordutan soilik dituztela kontuan hartuz, balio positiboak soilik transmititzea zaila da. Izan ere, umeek gizartearen eragina dute une oro. Hau da, emandako informazioa filtrorik gabe barneratzen dute, ontzat emanez.

Irakasle izango garen moduan, Hellison-ek esaten duenez, balore positiboak transmititzea beharrezkoa da gure arloan. Hala nola, besteekiko errespetua izan, besteen ideiak, ikuspuntua eta sentimenduak onartzen; segregazioa saihestu; proposatutako ariketetan gogotsu parte hartzea, arauak errespetatuz; epe motzetako erronkak ipintzea, etorkizuna planifikatzeko; lankidetza eta kooperazioa sustatzea, behar diren momentuetan lidergo rola hartuz; arazoak saihestea eta egotekotan, bitartekari lana burutzea.

Honetaz gain funtsezkoa izango litzateke ikasleen gurasoak heziketa egoki bat jasotzea kirolari dagokionez, nahiz eta ikasleek ikasgelan balio batzuk barneratu etxetik jasotzen duten eragina pisurik handiena dauka. Modu honetan, gurasoak haien seme-alaben gozamena eta talde batean parte-hartzea sustatzeko, sozializazioa lortzeko hain zuzen ere.

Bukatzeko, ikasle hauek kirolarekiko balio positiboak barneratzen badituzte haurtzarorik, etorkizunean haien seme-alabak jasoko dituzten balioak askoz egokiagoak izango dira. Honela aldaketa bat gertatuko litzateke hurrengo belaunaldietara begira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario