viernes, 19 de febrero de 2016

"El poder de creer que se puede mejorar"


Bideo honetan ikusten da nola ikasleek hobetu ahal izateko hien irakasleek ez dizkietela zuzenean suspentsoak jarri behar, honen ordez: “oraindik ez” bezalako esaldiak erabili behar dituzte. Honek esan nahi du, umeek ikaskuntza prozesu bat bermatu behar dutela.

Arazo eta erronken aurrean Carol Dweck bi pentsamendu mota antzeman zituen: pentsamendu finkoa eta garapenerako pentsamendua. Pentsamendu finkoa zuten umeek porrota lortzen zuten, akatsetatik ihes egiten zutelako. Berriz, garapenerako pentsamendua zuten ikasleek hobekuntza lortzen zuten, erronken aurrean motibatzen baitziren bere burua gainditzeko.

Hori dela eta, emakume honek garatu egin du jolas bat non nahiz eta porrota izan hasieran, behin eta berriro saiatzea saritzen den. Hau da, “oraindik ez”  emaitza bultzatu behar da, frogatu egin delako azkartasunean eta emaitzetan oinarritzea porrotara daramala ikasleak.

NOLA LOTU DEZAKEGU HAU GORPUTZ HEZKUNTZAREKIN?

Ikasleei lehengo momentutik erakutsi behar zaie ebaluatuko dena prozesua izango dela eta ez lortutako emaitzak. Kalifikazioak zenbakietan oinarritu ordez, ikasleak haien prozesuaz kontzientzia izateko irakasleak esaldi desberdinak erabiliko ditu, kalifikazioak ohar forman jarriz. Adibidez, oraindik ez, jarraitu horrela, hurbil zabiltza, etab. Baita ere kurtsoaren hasieran irakasleak adostuko ditu helburu batzuk ikasleekin, hauek saioak hasi baino lehen idatzi behar dituzte haien helburuak, hauek prozesuaren amaieran begiratuko dituzte ea proposatutako helburuak lortu dituzten jakiteko. Modu honetan ikasleak haien ebaluazioaren erabateko protagonista izango dira.

Prozesua egin heinean akatsak egitea ohikoa izango denez, akatsak erronka moduan azaldu behar dizkiegu ikasleei, hauen neuronak lotura berriak sortzeko, pentsamendu finkoa garapenerako pentsamendua bihurtuz. Hau da, hobetzeko aukera ematen diegu ikasleei.

Bukatzeko beharrezkoa da ikasleei autonomia ematea, horretarako gehienezko emaitza lortzeko bide desberdinak eskainiko dizkiegu( idazlanak, laburpenak, ikerketa lanak, azterketa …), ikasle bakoitzak erosoen jotzen duen bidea hartzeko. Modu honetan haien motibazioa bermatuz, beraien burua prozesua era egokian gainditzeko gai ikusten dutelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario