jueves, 10 de marzo de 2016

Emozioak Gorputz Hezkuntzan



SARRERA
            Ukaezina da heziketa fisikoak eskaintzen dizkigula aukera asko garapen fisikoari begira, gaitasun fisiko eta pertzepziokoak hobetuz, baita adierazpen eta komunikazio gaitasunak ere. Hau kontuan hartuz antzematen da nola HF-a erabat onuragarria den gure osasun fisiko eta mentalera begira, ohitura onuragarriak eta bizi kalitatea hobetuz.
            Hala ere, kontutan hartu beharrekoa gure gorputz emozionala eta zoriontsu izateko gaitasunak ez badira era berean garatzen, bizi kalitate eta oreka psikologiko hau ez dela lortuko
            Heziketa fisikoak emozionalki garatzeko aukera ematen digu, gure emozioen auto-ezagutzari, gure emozioei, barneko sentimenduei eta gainontzeko trebetasun sozial eta konpetentzia emozionalen bitartez.

DEFINIZIOA
Emozioak norbanakoek barneko zein kanpoko eraginen aurrean sumatzen dituzten fenomeno psikofisiologikoak dira. Emozioak aldarteari, izaerari, nortasunari eta jarrerari eta motibazioari lotuta daude. Emozioa atsegina edo gogoz kontrakoa izaten da, eta fisiologia aldaketak dakartza.
Emozioa sortzen duten kanpoko nahiz barneko eragin horiek bat-batean azaltzen direnak izan daitezke, edo pixkanaka indar hartzen duten sentimenduak. Emozioek fisiologia aldaketak eragiten dituzte (neuronetan aldaketak, odol hodi periferikoen uzkurtzea edo lasaitzea, izerdia, eta abar); aldaketa horiek garuneko funtzioetan ere eragina izaten dute (nork bere buruarekiko kontrola galtzea eragin dezakete) eta jarrera bereziak sorrarazten dituzte (barrea, negarra, dardarak, eta abar).
.
            Emozioak gure organismoak arrisku, mehatxu edo desoreka bat antzematerakoan aktibatzen den prozesua da,  honela norberak bere esku dituen baliabideak erabiltzen ditu egoera kontrolatzeko.
            Emozio edo sentimenduak gure bizitzaren alde dira eta arazo bat konpontzeko edota aktibitate berri bat gauzatzeko energiaz hornitzen gaitu. Laburbilduz, gure desioak lortzeko eta beharrak asetzeko bitartekariak dira.
            Emozioek sortzen dituzten jarrera edota erreakzio fisiologikoak jaiotzatik datoz, beste batzuk berriz eskuratu daitezke. Batzuk esperientzia zuzenaren bitartez ikasten dira, beldurra edo amorrua bezala, baina emozio gehienak gure inguruneko pertsonak aztertuz ikasten dira.
Zeintzuk dira oinarrizko emozioak?
            Emozioak positibo edo negatibo moduan sailkatzen dira, haien ongizate edo ezinegonaren ekarpenaren arabera. Hauek guztiak funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte biziraupenera begira. Hurrengoak dira oinarrizko emozioak:
BELDURRA: arrisku baten aurrean sentitzen dugu (erreala edo irudipenekoa). Arriskuak ekiditea eta kontuz jokatzera baimentzen gaitu.
HARRIDURA: soinu ozen edota espero ez dugun egoera baten aurrean sentitzen dugun ikara edo harridura. Egoera berri baten haurrean kokatzeko laguntzen gaituen sentimendua da.
NAZKA: samintasuna edota nazka sentitzen dugu gure aurrean daukagunarekiko. Errefusa sortzen digu eta urruntzen gara.
HIRA: Gauzak nahi dugun moduan gertatzen ez direnean edo zerbaitengatik edota norbaitengatik mehatxatuta sentitzen garenean agertzen da. Erabilgarria gauzatu daiteke arazo bat konpontzera bultzatzen gaituenean, edota egoera zail bat aldatzerako orduan.
POZA: Desio bat lortzerakoan edota itxaropen bat betetzerakoan sentitzen dugu. Ongizate sentimendu atsegina sortzen du, segurtasuna eta energia emanez.
TRISTURA: Zerbait garrantzitsua galtzerakoan edota desengainatzean agertzen da. Laguntza eskatzera bultzatzen gaitu.




Nola ikasi dezakegu gure emozioak antolatzen?
            Kontrol emozional egoki bat izateko oinarrizko gaitasunak dira:
·         Ikuspegia, ulermena eta emozioen ikerketa.
·         Emozioak hautemateko informazioa eta estrategiak lortu, emozioen eta sortzen diren egoeren arteko harremanak ulertuz.
·         Adierazpen emozionala.
·         Sentimenduak adierazteko gaitasunak eta haiei atxikitsutako beharrak ikasi.
·         Erregulazio emozionala.
·         Egoera emozional positibo eta negatiboak onartzeko jarraibideak, eta kontrol emozional eta emozioen erregulazioa lortzeko kontrol teknikaz doitu. Honela  emozioak kontrolatuz, hauen puzketa ekidituz.
 
MARKO TEORIKOA
            Jakinda emozioak zer diren goazen ikustera zergatik landu behar ditugun Heziketa Fisikoko irakasgaian.  
José Mª Cajigal 1983.urtean esan zuenez, Heziketa Fisikoa ez du bakarrik zerikusia gorputzarekin baizik eta ekintza egiterakoan pertsona bere osotasunean hartzen du barne. Hau da, lau aspektuekin erlazionatuta dagoen zerbait da. Aspektu fisikoa, aspektu soziala, aspektu motorrean eta aspektu afektiboan (emozioak, sentimenduak, etab).
LaPierre y Aoucouturier, baieztatu zuen adimena eta afektibitatea gorputzeko bizipen eta mugimenduen menpe zeudela. Beraz, Gorputz Hezkuntza gorputzaren heziketarekin izugarrizko tresna da, umeek pertsonalitatearen garapena aurrera eramateko.
Esan dezakegu Heziketa Fisikoak gatazken aurrean umeen estrategiak eta metodoak hobentzen dituela, saioetan ematen diren harreman eta balioetan oinarritutako heziketari esker (López, 2009). Hau da, Heziketa Fisikoko saioetan umeen benetako gaitasun eta trebetasunak ikusten dira, saioetan sortzen diren egoera deserosoak direla eta. Beraz, hau aprobetxatuz, aukera dugu gure helburua betetzeko: sortutako emozioak hezitu eta kontrolatu. Gure beldurrak alde batera utzita.
Gainera, Lehen Hezkuntzako saioak jolasen bitartez bideratuta daudenez, edozein eduki emozionala tratatzea errazago izaten da, umeek modu dibertigarriago eta dinamiko batean ikusten dutelako (Blández, 1995). Guk irakasle moduan, jolas eta jarduera hauek aprobetxatu ditzakegu ikasleek askatasunez izaten duten sentimenduak eta emozioak azalarazteko.
Bukatzeko, Gorputz Hezkuntzaren arlo bat gorputz adierazpenarekin zerikusia du. Honekin, ikasleek bere gorputza eta gainontzekoen gorputza gehiago ezagutzeko aukera dute, bakoitzak bere mugak ikusiz eta onartuz. Aukera izanez bere gorputza adierazpen tresna moduan erabilita, saioetan bizitako esperientzien inguruan sortutako emozioak eta sentimenduak adierazteko. Bakoitzak duen mugitzeko erak adierazten digulako zein emozio dagoen sentitzen (Lapierre y Aucouturier, 1985).

NOLA LANDU?

TEKNIKAK
·         ARNASKETA à arnastea izugarrizko garrantzia du gure bizitzarako. Arnasketa on bat egitea aztertu denez antsietatea, tentsio, suminkortasuna, gogoaren beheraldia eta nekea ekiditeko tresna eraginkorra da. Izan ere, arnasketak, oxigenazio hobe bat ahalbidetuko digu, ariketak modu eraginkor eta lasaiago batean egiten.

·         ERLAXAZIOA à urduri gaudenean, gure gorputzak tentsio moduan agertzen diren seinale batzuk bidaltzen dizkio gure garunari. Beraz, emozioen erregulazio bat eman ahal izateko beharrezkoa da gure gorputza modu erlaxatu baten egoteko. Hau dela eta, ezinbestekoa da hainbat emozio agertzean (antsietatea, estresa, amorrua, etab) direnean erlaxazio ariketak egitea.

·         IRUDIKETA à gustatzen ez zaigun emozio bat sentitzen dugunean, emozio hori kontrolatzeko beharrezkoa da bakoitzak bere buruan gertatukoaren irudi bat egitea eta egin dituen erantzunen berrantolaketa bat ematea. Modu honetan, bere buruan aldaketa positiboak emango dira, emozioan, jarreran eta garunean.

·         MEDITAZIOA à meditazioarekin egin dugunaren hausnarketa bat egitea aukera dugu. Modu honetan, lasaitasun egoera bat lortzen dugu.

·         TERAPIA KOGNITIBOA à ditugun emozioak askotan, ikusten dugunaren interpretaziotik dator. Baina interpretazio hau batzuetan ez da zuzena, izaten ditugun pentsamenduak ez direlako errealitatearekin bat etortzen. Horregatik, garrantzitsua da gure pentsamenduak ondo ziurtatzea, sortutako emozio negatiboak ekiditeko.

·        SEMAFOROAREN TEKNIKA à  irakaslea, berak kontrolatu ezin duen egoera batera iristean (urduritasuna, haserrea, egonezina…) erabiliko da. IkAslearen jarrera eta ekintza segun eta zein izan den, semaforoaren kolore bat edo beste erabiliko da hurrengo moduan:

1.      Argi gorria: GELDITU!! à jarrera negatiboa geldiarazi eta lasaitasun egoera batera iritsi behar da (arnasketa ariketak eginez, hitz eginez, abestuz…)
2.      Argi laranja: PENTSATU! à hartu duzun jarreraz jabetu eta erantzun egokia zein den pentsatu.
3.      Argi berdea: AURRERA à lasaitutakoan erreakzionatu.


ARIKETAK
            Adimen emozionala ohiko gelan edota Heziketa Fisikoan lantzea posible da, beste gaitasunak lantzen diren moduan, adimen linguistiko, espazial edota kinekikoa bezala. Jarraian azalduko ditugu hainbat jolas oso erabilgarriak izan daitezkeenak norberaren eta besteen emozioak antzematerako orduan, hauek ulertuz eta beharrezkoa denean era positibo eta onuragarrian erabiliz.


Emozioen kutxa:
            Gorputz hezkuntzako irakasleak kutxa bat (plastikozkoa edota kartoizkoa)  prestatuko du gainontzeko ikasleekin batera. Bertan emozio desberdinen izenak idatziko dira, marrazki adierazgarri baten ondoan.
            Kutxa hau gimnasioko toki ikuskor batean kokatutako da, ikasle guztien eskura egonez. Paperezko nota txikiak egongo dira ikasleen eskura, haiek bertan haien mezuak idatz ditzaten.
            Joko honen helburua da gure ikasleak emozionalki komunikatzeko gai izatea. Komunikazio indibidualetatik abiatuta sakondu daiteke emozio desberdinetan (poza, tristura, etsipena edota gorrotoa. Honela adimen emozional gaitasunak sustatzen dira eta gatazkei aurre egiteko eta sentimenduak kudeatzen laguntzen zaie. Honela lan prebentiboa gauzatzen dugu, etorkizuneko gatazkei begira.
Emozioen hiztegia:
            Oso jolas erabilgarria da haurrek haien emozioak barneratzen ikasi dezaten. Kartulinak erabiliko dira, bertan ikasleen letra handietan emozio baten izena idatziko dute, eta emozio baten izena: tristura, poza, amorrua..Ondoren emozio horren arabera eta harekiko erantzuna, emozionala edo fisikoa kontuan hartuz marrazki bat egingo da.
Berri onen potea:
            Haurrengan baikortasuna eta pentsaera positiboak sustatzeko pentsatuta dago joko hau. Klaseko testuinguruan berri on bat gertatzen denean (urtebetetze bat, anai arreba baten jaiotza, haur baten lorpen pertsonal bat, etab.) ikasleek idatzi edota marrazki bat erabiliko dute eta potean gordeko dute. Pote horren edukia debatera aterako da eta kurtsoaren amaieran mural bat egingo da gertatutako berri on guztiez osatuta.
Zizarea:
            Ikasleak lau taldetan banatuko dira, 5-6 pertsona talde bakoitzean egonda. Talde bakoitzak ilara bat egingo du eta baloi bat hartuko du. Irakasleak hasiera ematerakoan ilarako lehenengokoak emozio bat esaten duten bitartean baloia hanken azpitik pasatu beharko diote atzekoari. Horrela ilarako guztiek egin arte. Azkarren egiten duen ilara irabazlea izango da.

Zapitxoa:
            Ikasleek lau taldetan banatuko dira. Lau direnez, bi talde beste biren kontra jokatuko dute. Talde bakoitza zelaiaren eremu baten kokatuko da, eta beste pertsona bat elai erdian zapi batekin. Irakasleak bi taldetan emozio berdinak aipatuko ditu eta taldeko bakoitzak emozio bat aukeratuko du. Adostutakoan, erdiko pertsonak horietako emozio bat esango du eta emozio hori duten pertsonek erdira hurbildu beharko dira zapitxoa hartzeko. Zapitxoa hartzen duen lehenengoak bere taldekoekin bueltatu beharko da aurkariak harrapatu baino lehen. Zapitxoarekin ailegatutako bakoitzean puntu bat lortuko dute. Puntu gehien lortzen dituen taldeak irabazlea izango da.
Asmatu ze emozio naizen ni:
            Ikasleak binaka jarriko dira. Batek begiak estaliko ditu eta besteak aukeratutako emozioa egin beharko dio. Emozioa adierazteko nahi duten tresna eta estrategia erabili ahalko dute, beti kontuan izanda bere kideak ezin duela ezer ikusi. Asmatutakoan rol aldaketa emango da.
Non dago nire emozioa?: 
            Ikasleak bi taldetan banatuko dira eta talde bakoitza zelai eremu batean kokatuko da. Irakasleak bi taldeei emozio berdinak esango die eta taldekide bakoitzak bat hartuko du. Mo du honetan bi taldeetan emozio berdinak egongo dira. Ikasleen helburua beste taldekoen artean bere emozioa duen pertsona ahalik eta azkarren aurkitzea izango da. Horretarako irakasleak hasiera ematean ikasleak daukaten emozioa antzezten korrika joan beharko dira.
Lau izkinak:
            Zelaiko lau izkinetan lau uztail kokatuko dira, bakoitza emozio baten izenarekin. Harrapatzaile bat egongo da eta bere helburua baloiarekin beste ikasle bat ukitzea izango da. Iheslariak harrapatuak ez izateko sentitzen duten emozioaren uztailean sartuko dira. Gehienez, bost segundo egongo dira uztail barruan. Norbait harrapatzen badu rol aldaketa egongo da.



Saskiratu emozioa:
            Ikasleek lau taldetan banatuko dira eta talde bakoitza saski batera joango da. Ilara bat egingo dute eta saiatu beharko dira baloia marra asketik saskian sartzen. Baloia botatzen duten bakoitzean emozio bat adierazi behar dute. Baloia saskiratuz gero emozio hori lortu dutela esango du. Emozio gehien lortzen dituen taldea irabazlea izango da.

Nire uztailean sartu:
            Zelaitik hainbat uztail kokatuko dira, hiru koloretakoak. Kolore urdineko uztailean emozio positiboak egongo dira (poza, alaitasuna…), kolore horian beldurrarekin zerikusia duten emozioak (ikara, urduritasuna,…) eta kolore gorrian borrokak eragindako emozioak (gorrotoa, haserrea…). Irakasleak txaloak ematen dituen bitartean umeak zelaitik mugitu beharko dira eta txaloak ematen uztean bakoitzak uztail batean sartu beharko da. Ikasleak uztail kopurua baino gehiago izango direnez, kanpoan geratu diren ikasleak uztail batean sartu ahal izateko, uztailaren emozioak eragiten duen keinua egin beharko dute. Adibidez, pozaren uztailean irribarre egin. Keinua ondo eginez gero, uztail barruan sartuko da.










BIBLIOGRAFIA
(2011). “Estrategias para el control y manejo de las emociones”. 2016ko martxoaren 2an berreskuratuta,

(2012). “La educación de las emociones a partir del cuerpo en movimiento”. 2016ko martxoaren 2an berreskuratuta,

Domínguez, L. (2013). “Educación emocional a través de la educación física”. 2016ko martxoaren 1ean berreskuratuta,

Palacios, N. (2009). Semaforoaren teknika”. 2016ko otsailaren 2an berreskuratuta,

viernes, 19 de febrero de 2016

Kirolak bakarrik alderdi positiboak sustatzen ditu?



Kirolean bizitzako beste alderdietan bezala, alde positiboak zein negatiboak aurkitu ditzakegu. Izatez, kirolak ez du balorerik transmititzen, testuingurua da horren eragile nagusia. Askotan gurasoen presioa edo exijentzia maila altuak umeen ikuspuntua soilik emaitzara mugatzen dute. Beste kasu batzuetan, familiek haien seme-alabek gozatzen duten aintzat hartzen dute.

Bestetik, umeek ikuspuntu hori izateko beste eragile bat haiek jarritako presio altua da. Hau da, bilatzen dituzten helburu lorrezinetara ailegatzea oso zaila izaten da eta horren ondorioz, frustrazioa sortzen da, mugak onartzen ez dituztelako. Balioen transmisioa oso garrantzitsua da.

Gorputz Hezkuntzako saioak astean zehar bi ordutan soilik dituztela kontuan hartuz, balio positiboak soilik transmititzea zaila da. Izan ere, umeek gizartearen eragina dute une oro. Hau da, emandako informazioa filtrorik gabe barneratzen dute, ontzat emanez.

Irakasle izango garen moduan, Hellison-ek esaten duenez, balore positiboak transmititzea beharrezkoa da gure arloan. Hala nola, besteekiko errespetua izan, besteen ideiak, ikuspuntua eta sentimenduak onartzen; segregazioa saihestu; proposatutako ariketetan gogotsu parte hartzea, arauak errespetatuz; epe motzetako erronkak ipintzea, etorkizuna planifikatzeko; lankidetza eta kooperazioa sustatzea, behar diren momentuetan lidergo rola hartuz; arazoak saihestea eta egotekotan, bitartekari lana burutzea.

Honetaz gain funtsezkoa izango litzateke ikasleen gurasoak heziketa egoki bat jasotzea kirolari dagokionez, nahiz eta ikasleek ikasgelan balio batzuk barneratu etxetik jasotzen duten eragina pisurik handiena dauka. Modu honetan, gurasoak haien seme-alaben gozamena eta talde batean parte-hartzea sustatzeko, sozializazioa lortzeko hain zuzen ere.

Bukatzeko, ikasle hauek kirolarekiko balio positiboak barneratzen badituzte haurtzarorik, etorkizunean haien seme-alabak jasoko dituzten balioak askoz egokiagoak izango dira. Honela aldaketa bat gertatuko litzateke hurrengo belaunaldietara begira.

"El poder de creer que se puede mejorar"


Bideo honetan ikusten da nola ikasleek hobetu ahal izateko hien irakasleek ez dizkietela zuzenean suspentsoak jarri behar, honen ordez: “oraindik ez” bezalako esaldiak erabili behar dituzte. Honek esan nahi du, umeek ikaskuntza prozesu bat bermatu behar dutela.

Arazo eta erronken aurrean Carol Dweck bi pentsamendu mota antzeman zituen: pentsamendu finkoa eta garapenerako pentsamendua. Pentsamendu finkoa zuten umeek porrota lortzen zuten, akatsetatik ihes egiten zutelako. Berriz, garapenerako pentsamendua zuten ikasleek hobekuntza lortzen zuten, erronken aurrean motibatzen baitziren bere burua gainditzeko.

Hori dela eta, emakume honek garatu egin du jolas bat non nahiz eta porrota izan hasieran, behin eta berriro saiatzea saritzen den. Hau da, “oraindik ez”  emaitza bultzatu behar da, frogatu egin delako azkartasunean eta emaitzetan oinarritzea porrotara daramala ikasleak.

NOLA LOTU DEZAKEGU HAU GORPUTZ HEZKUNTZAREKIN?

Ikasleei lehengo momentutik erakutsi behar zaie ebaluatuko dena prozesua izango dela eta ez lortutako emaitzak. Kalifikazioak zenbakietan oinarritu ordez, ikasleak haien prozesuaz kontzientzia izateko irakasleak esaldi desberdinak erabiliko ditu, kalifikazioak ohar forman jarriz. Adibidez, oraindik ez, jarraitu horrela, hurbil zabiltza, etab. Baita ere kurtsoaren hasieran irakasleak adostuko ditu helburu batzuk ikasleekin, hauek saioak hasi baino lehen idatzi behar dituzte haien helburuak, hauek prozesuaren amaieran begiratuko dituzte ea proposatutako helburuak lortu dituzten jakiteko. Modu honetan ikasleak haien ebaluazioaren erabateko protagonista izango dira.

Prozesua egin heinean akatsak egitea ohikoa izango denez, akatsak erronka moduan azaldu behar dizkiegu ikasleei, hauen neuronak lotura berriak sortzeko, pentsamendu finkoa garapenerako pentsamendua bihurtuz. Hau da, hobetzeko aukera ematen diegu ikasleei.

Bukatzeko beharrezkoa da ikasleei autonomia ematea, horretarako gehienezko emaitza lortzeko bide desberdinak eskainiko dizkiegu( idazlanak, laburpenak, ikerketa lanak, azterketa …), ikasle bakoitzak erosoen jotzen duen bidea hartzeko. Modu honetan haien motibazioa bermatuz, beraien burua prozesua era egokian gainditzeko gai ikusten dutelako.